BERRIAK

        >>2006ko azaroaren 4ean eta Donostiako Kursaal Aretoan, 1.800 haurrek Cristóbal Molón filmearen estreinaldi mundiala ikusteko aukera izango dute Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko XVII. astearen barruan. Lehen emanaldi mundial honen ostean, estatu osoko zinema aretoetara iritsiko da 2006ko abenduaren 5etik aurrera. www.donostiakultura.com/terror

        >>Cristóbal Molón filmeak 2006ko Gijongo nazioarteko zinemaldiko Enfants Terribles sailean parte hartuko du. Aurten, zinemaldiak bere 44.en edizioa ospatuko du azaroaren 23tik abenduaren 1era. www.gijonfilmfestival.com

        >>Eskuragarri duzu dagoeneko Cristóbal Molón film earen zuzendari diren Iñigo Berasategi eta Aitor Arregiri eginiko elkarrizketa. Bertan, filmearen prozesuari buruzko daturik interesgarrienak aurkitu ditzakezu. Hemen bertan deskarga dezakezu. (castellano, word, 40 kb).

        >>Joanes Urkixo, Cristóbal Molón filmearen idazleak, istorioaren hainbat sekretu argitzen dizkigu elkarrizketa esklusibo batean. (castellano, word, 26 kb).

       >>Eskuragarri duzu dagoeneko Cristóbal Molón filmearen dekoratu eta pertsonaiak diseinatu dituen Patxi Pelaezi eginiko elkarrizketa. Bertan, bere sormen prozesuaren sekretuak aitortuko dizkigu. Hemen bertan deskarga dezakezu. (castellano, word, 23 kb).