DIBULITOON STUDIO

1991n sortua, Dibulitoon Studioren ekoizpenek beti mahaia artistiko eta kultural oso altua erakutsi dute, beren edukiak kontu handiz aukeratu eta garatzen baitira. Hauen artean, azpimarragarriak dira El ladrón de sueños (2001) , Glup (2003) eta Supertramps (2004). Film hauek, gure herrian arrakasta aipagarria lortzeaz gain, Goya sarietarako ere izendapena lortu zuten, gure artean 3D-ko animazioa ere kalitatezkoa izan daitekeela frogatuz . 2006ko abenduan bere animaziozko azken filma estreinatuko du (maketak eta 3D animazioa batzen dituena) , Cristóbal Molón. Berezko ekoizpenez aparte, nazioarteko 17 luzemetraietan ere parte hartu du (The Lost World, Sabrina, Johan Padan, El rey de la granja edota Batman), baita telebistarako garatutako serie anitzetan ere.

Momentu honetan Dibulitoon Studiok bi luzemetraien prestaketan ari da lanean: batetik Mystical, el viaje de Eldyn, fantasiazko mundu batean kokaturiko abentura irudimentsua eta estatu mailan green screen-ekin errodaturiko lehen filma izango dena, eta bestetik Elcano, la primera vuelta al mundo, Italia, Ingalaterra eta Portugalekin eginiko ekoizpena. Telebistarako serieei dagokionez, Dibulitoon Studioa Bernardo Atxagaren Bámbulo pertsonai ezagunean oinarrituta dagoen proiektua garatzen ari da.

Hiru ekoizpen hauez gain, azken urteetan hiru laburmetraia aurkeztu ditu: Historia de Elam (2002) , El juego de Caín (2005) eta Involución (2006). Hiru lan hauek teknika berriak ikertzen dituzte, imajina erreala eta birtuala batuz. III. en Donostiako Komik Jardunaldiez gain, Dibulitoon Studiok Euskadiko Animaziozko Zinema Erakustaldia antolatzen du, Animatoon 2006.

www.dibulitoon.com