IÑIGO BERASATEGI (Zuzendaria)
Animazio zuzendaria eta animaziozko filmen errealizadorea, alor honetan bi hamarkada daramatza genero zinematografiko hau duin egiteko lanean buru belarri. Euskal Herrian zinean aritzeko modu bat asmatzen joan den heinean hemengo estudio gehienak nola porrot egin duten ere ikusi du, beste lurraldeetatik eta promozio handiagoarekin datozen filmen konpetentziaren aurrean.
Hayao Miyazaki maisuaren jarraitzaile sutsu honek 50 marrazki bizidun serietan ( Maroons eta Alex y Alexis beste askoren artean), 15 animaziozko luzemetraietan ( Olentzero, gabonetako ipuina kasuko) eta telebistarako spot anitzetan parte hartu du. Bere ibilbidean hirugarrengoz, eta Irusoin eta Dibulitoon Studioek ekoiztutako Glup eta Supertramps filmekin gertatu hala, Cristóbal Molon en ere zuzendaritza lanetan aritu da.
Iñigo Berasategi eta Aitor Arregi zuzendariei eginiko elkarrizketa (castellano, word, 40 kb)
|