IRUSOIN

1982an sortutako eta Euskal Herrian kokatua dagoen ikus-entzunezko produkzio-etxea da Irusoin, eta esperientzia luzea dauka beraz zinema eta telebistarako ekoizterako orduan. Dokumentalak, luzemetraiak eta animaziozko serieak (bai tradizional erara bai 3D-n) ekoiztu ditu eta gaur egun nazioarteko merkaturako hainbat proiektuen garapen eta ekoizpenean murgildurik dago. Irusoinek sortze-talde propioa dauka, baita ekoizpen eta soinu eta imajina grabaketa osterako baliabide teknikoak bere Bilbo eta Donostiako egoitzetan. Irusoinen La isla del cangrejo animaziozko luzemetraiak 2001 urtean Animaziozko Film Onenaren Goya saria jaso zuen eta aurretik Juan Bautista Berasategiren La calabaza mágica filmean eredu bikaina izan zuen. Hortik aurrera, Irusoinek eta Dibulitoon Studiok elkarrekin eginiko luzemetraiak etorri ziren: Glup (2003) , Supertramps (2004) eta Cristóbal Molón (2006).

2005. urtean Aupa Etxebeste! filma ekoiztu du Alokatu eta ETB-ren partaidetzarekin. Telmo Esnal eta Asier Altuna ditu zuzendari eta aktoreen artean, Paco Sagarzazu, Elena Irureta, Ramón Agirre eta Iban Garate ditugu . Urte berean, Benecè Producciones eta Moriarti Produkzioak enpresekin batera, eta ETB, SVT Suediako Telebista Publikoa, ICAA eta Eusko Jaurlaritzarekin laguntzarekin, Irusoinek Jon Garañoren The Dragon House luzemetraia dokumentala aurrera atera zuen. 2007ra begira hainbat proiektuen ekoizpenean murgilduta dago: Olivier Van Der Zee-ren Butus eta Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregiren Lucio dokumentalak batetik, eta fikziozko Alberto J. Gorritiberearen Eutsi eta Antonio Merceroren ¿Y tú quién eres? luzemetraiak bestetik.

www.irusoin.com