JOANES URKIXO (Gidoilaria)
2000. urtean Ricardo y Nachoren komikian oinarrituriko Goomer animaziozko filmaren gidoia idatzi eta Filmaxen ekoizpen honek Animaziozko Film onenaren Goya saria jaso zuen. Cristóbal Molon idazteaz gain, Irusoin eta Dibulitoon Studioren Supertramps filmaren gidoia ere sinatu zuen. Baita ere Dibulitoon Studio eta Lotura Filmsek Bernardo Atxagaren Bambulo lanaren inguruan prestatzen ari diren proiektuaren autorea dugu.
BRB Internacionalerako ere lanean aritu da: batetik, Dick Turpin seriearen istorioa landu, biblia teknikoa eta sipnosia egin du. Bestetik, ONCE erakundeak eta TVE1-k elkarrekin ekoiztutako Nico seriearen biblia teknikoa, sipnosia, gidoi pilotua eta 5 kapitulu gehiago. Norma Animación eta Cromosomaren Tom serierako ere gidoi pilotua, 26 sipnosi eta 7 kapituluren gidoiak idazti ditu. Azken hau UERerako ekoiztu da.
Joanes Urkixo gidoilariari eginiko elkarrizketa (word, 26 kb)
|