CARABIX (neska laguntzailea)
Nahiz eta argala eta txikia izan, sekulako indarra du besoetan bere aitonaren tailer mekanikoan lana egin izanagatik. Agintzaile irmoa ere badela salatzen dute bere keinuek, sarritan zakarregiak. Hau guztiagatik, neskatxa benetan zakarra dela esan daiteke.
Bizitzan duen desiorik sutsuena senarra lortzea da; obsesio bilakatu da denbora pasa den heinean eta momentu honetan inoiz baino desesperatuagoa dago: nola edo hala bere bizitzako printzea aurkituko du.
Orduan bertan Molonekin egingo du topo, eta hain da bizia honek sentiarazten diona, non ordutik ez du bera baino beste helbururik izango. Hala ere, oztopoak ugari dira; hala nola: Molonen atsekabeen erantzule Carabix bera dela; eta batez ere, honen erresistentzia eta defentsa guztiak birrindu eta azkenean bere sentiberatasuna azaltzera bultzatu duela. |