DESTRUZZIO (tipo gaiztoa)
Mehatxuzko aurpegia, xeke zital baten bibote luze eta mehea... istorioaren pertsonaia gaiztoa da. Bere keinuekin, eta beti ere komeni denaren arabera, irribarrerik atseginenetik maltzurkeriarik zorrotzenera pasa daiteke ziztu batean.
Guztiz berekoia den neurrian, bere onura izango du helburu bakartzat, eta kasu honetan bere bizilaguna den Goroztoniako herriari baso oso baten salmentagatik jasoko duen dirua da bere ardura bakarra. Nahiz eta honek nazioarentzat galera ekologiko ikaragarria suposatuko duen, berari bost axola.
Hori bai, bere maltzurkeriak aurrera ateratzeko indarkeria baino nahiago ditu iruzurra eta antzeko abileziak. Hauen bitartez erregearen arreta desbideratzen saiatzen bada ere, metodo zorrotzagoetara jotzerako orduan ez du inolako arazorik, egoerak hala eskatzen badu.
|