CRISTÓBAL MOLÓN (heroia?)

Tipo xarmanta, jatorra eta irribarre liluratzailea. Planta galantekoa gainera. Bere izenak aditzera ematen duen lez, Molonek jendearen sinpatia irabazteko gaitasun itzela dauka. Errekurtso hau izango da batik bat bere iruzurrezko sasi produktuak saltzerako orduan komediante honek jendea engainatzeko erabiliko duena.

Besteen oniritzia izateak ez dio bat ere ez axola bere bizitza pertsonalean, jendea eta munduari buruz iritzi benetan eskasa duelako. Beretzat gizaki guztiek engainua baino ez dute merezi, baldarrak dira. Nahiz eta denbora berean, eta momentu zehatzetan, bere sentiberatasuna agerian uzten duen, besteenganako mesprezua itxurazkoa dela frogatuz.

Istorioaren azken atalean izango da hain zuzen Molonen maskara erori eta bere benetako nortasuna azalera aterako denean: pertsonai irmoa, bere buruaz seguru sentitzen dena, ausarta eta batez ere bere bizitza arriskuan jarriko duena garrantzizko arazoren bat tartean bada. Eta noski, era berean ez dio ezetzik esango Carabixek ere hor nonbait gordetzen duen xarmari.