PINZÓN II (erregea)

Bere aitaren zama bere intsektu gorputzaren gainean sentitzen du zomorro gaixoak; baita zentzurik errealistenean ere, jauregiko horma nagusiko erretratutik begiratzen baitio egunero. Hitz batean, errege kargua handiegia datorkio: begietaraino etengabe irristatzen zaion koroak sinbolizatzen duen lez. Hala ere, eta bere estatusa besteen aurrean harrotasunez azaltzen saiatzen bada ere, Destruzziok beti aterako dio probetxua erregearen ahuleziari.

Dena den, bere frustrazioa samurtzen duen gauzarik bada: astronomiarekiko sentitzen duen grina. Egunean zehar gauza handirik egiteko ez duenez, izarrak begiztatzen ematen ditu orduak eta orduak. Seguruenik, bere bizitzan faltan sumatzen duen askatasuna da hain zuzen izarren artean topatzen duen sentsazioa, bere burua ilargiaren azaletik paseoan amesten duenetan bezalaxe.