RODRIGO (tipo gaiztoaren esklaboa)

Izaki honi begiratu bat botatzea besterik ez dago honen izaera bere fisikoa bezain patetikoa dela somatzeko: sorbalden artean hondoratutako burua, sudur luze eta mehea… Tuntuna, barregarria eta traketsa ere bada, beti tratu txarra eskaintzen dion nagusiaren esanetara, honen boterearen apurtxo bat noiz egokituko zaion zain. Eta nahiz eta ez duen horretarako aparteko gaitasun edo abileziarik, hiltzaile profesionala bilakatzea du gurarik biziena.