RICARDO RAMÓN GONZÁLEZ (zuzendaritza artistikoa eta ekoizle eragilea)
Ángel Alonsorekin batera 1991ean animazioaren alorrean estreinatu zen Dibulitoon Studioaren sortzailea da. Gipuzkoar honen ikuskapena erabakigarria izan da bultzatu dituen Espainia edota atzerriko hamarreko luzemetraietan. Gainera beste estudioek ekoiztutako ia hogei bat filmetan ere parte hartu du.
Bere influentzia begi bistakoa da Europan 3D-n landutako lehenengo proiektuetako batean, El ladrón de sueños (2001) . Honi, Irusoinekin ekoiztutako Glup (2003) , Supertramps (2004) eta orain Cristóbal Molonek gehitu zaizkio .
Ekoizle eragile bezala, Euskal Herrian benetan arraroa den proiektu aurrerakor batean lanean ari da: imajina errealean egindako Ángel Alonsoren Mystical, el viaje de Eldyn luzemetraia. Fantasiazko filme honek makina bat efektu digital izango ditu (green screen-ekin errodatuko dute), Dibulitoon Studioak –hirutan dagoeneko!- bere Historia de Elam (2002), El juego de Caín (2005) eta Involución (2006) laburmetraietan erabilitakoa eta atzerrian besteak beste, Sin City edota Sky Captain y el Mundo del futuro filmetan soilik topatu daitekeena.
Baita ere Euskadiko Animazio Zinema Erakustaldiaren zuzendaria dugu, Animatoon 2006.
|