XABIER BERZOSA (Ekoizle burua)
Urteetan zehar eginiko lanaren poderioz, bere izena Irusoin produkzio-etxearenarekin batera uler daiteke soilik. Irusoinek, telebista eta zinerako egindako lan txukunari esker ondo merezitako entzutea lortu du Euskal Herriko kalitatezko ekoizpenen artean.
Aipagarria da Sahara Maratón (2004) , Aupa Etxebeste! (2005) edota The Dragon House (2005) proiektuetan izan duen parte hartze bizia. Halaxce gertatu da Dibulitoon Studiorekin ekoiztutako hiru animaziozko proiektuetan ere : Glup (2003), Supertramps (2004) eta Cristóbal Molón (2006) edota Irusoinek esku artean dituen lanetan: Olivier van Der Zeeren Butus eta Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregiren Lucio dokumentaletan; Alberto J. Gorritiberearen Eutsi !; eta Antonio Merceroren ¿Y tú quién eres? Fikziozko luzemetraien kasuan gauza bera esan daiteke bere esfortzuaz.
|